NOCTIS LABYRINTHUS 

Gauaren labirintoan, sei begirada biluzi bizitzaren alde ilunera.

Ez dago antzezpenik. Etengabeko euriak, iluntasunak eta atsekabeak eratzen duten dekoratu zaharkituan pertsonaiek euren porrota daramate narras.

Kaleko argazkia, emozioaren zerbitzura. Egunerokotasuna, izuaren gordeleku. Begiradek itxurak zeharkatzen dituzte eta arima ilunetan azterka aritzen dira. Errealitatearen eta fikzioaren artean laino zikin bat dago.

Beldurra, larritasuna, bakardadea, eromena, dekadentzia. Eta ondoren, ezer ez. 

Zaila da labirintotik ihes egitea.