TAMALAREN AURKEZPENA MIGUEL ZUGAZAREKIN
Irailaren 15ean Jesus Mari Arruabarrenaren "Tamala" argazki-liburuaren aurkezpena egin zen Zarauzko Photomuseumen.
Egileak luxuzko gonbidatu baten laguntza izan zuen, Miguel Zugazarena. Gaur egun, Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria da (aurrez Prado eta Reina Sofía museoetako zuzendaria ere izan zen).
Arruabarrenak laburbilduz hauxe esan zuen Tamalari buruz: leku ilunetan ibiltzeko aitzakia zela, dekadentziari aurrez aurre begiratzeko bide bat. Aurkezpenean irakurri zuen testua poetiko samarra bazen ere, sartu zituen ideia didaktiko batzuk ere.
Testua irakurri eta argazkiak erakutsi ondoren, Zugazaren eta Arruabarrenaren arteko elkarrizketa mamitsua etorri zen. Sorkuntzari buruz aritu ziren, eta susmoa dugu elkarrizketak zer pentsatua emango ziela entzulei.
PRESENTACIÓN DE TAMALA CON MIGUEL ZUGAZA
El 15 de septiembre tuvo lugar la presentación de foto-libro “Tamala” de Jesus Mari Arruabarrena en el Photomuseum de Zarautz.
El autor contó con un invitado de lujo, nada menos que Miguel Zugaza, Director del Museo de Bellas Artes de Bilbao (y ex del Museo del Prado y del Reina Sofía).
Arruabarrena resumía Tamala diciendo que es el pretexto para transitar lugares oscuros, el salvoconducto con el que mirar de frente a la decadencia. En la presentación leyó un texto de marcado tono poético con algunos ramalazos didácticos.
Después, llegó la intensa conversación entre Zugaza y Arruabarrena sobre la creación, que, suponemos, daría qué pensar a los numerosos asistentes.
©noctisphoto